Azaroaren 4an, eguerdiko ordubi eta erdiak inguruan hasi zen Aresoko gaztearen aurkako epaiketa. Babesa emateko asmoz Areso, Leitza eta inguruko herrietako senide eta lagunak, denera 55 laguneko taldea, bertaratu baitzen Parisera babesa emateko asmoz. ETAko kide izatea leporatuta fiskalak sei urteko espetxe zigorra eskatu bazuen ere, azkenean epaileak bost urtean utzi zuen kondena. 2011ko martxoan atxilotu zuten Jone eta dagoeneko bi urte eta zortzi hilabete daramatza espetxean. Horregatik, epailearen erabakia «oso pozik» hartu dute bere ingurukoek kondena erdia baino gehiago dagoeneko betea duenez, «Jone sarri etxean ikusteko esperantza» dutelako.