Torrea elkarteak, Torrea egun berezia antolatu du azaroaren 16an larunbatean. Orain artean, Garagardo Pesta egin ohi zen egun horretan, baina egun elkarteak 35/02 epaiketa dela eta bizi duen egoeraren ondorioz egitaraua osatzea erabaki dute. Torrearen sorrera gogoratu eta bidenabar libre izateko aldarria eginaz. Goizeko 11:30ean, libre txokoarekin, hau da, umeentzako tailerrekin emanen diete hasiera ekitaldie. Ordu berean, gazte eta helduentzako jokoak ere antolatu dituzte: “A fuerar” Frontenis Txapelketak (raketak norberak eraman), futbolina, toka, ping ponga... Parte hartzaileen artean ere sariak banatuko dituzte. 13:00ean Erraldoi eta Buruhaundien kalejira egingo da, txistulariek lagunduta. 14:30ean Garagardo Festaren baitan bazkaria hasiko da (Txartelak Torren salgai). Garagardo bereziak, saltxitxak eta sahieskia dastatzeko aukera izango da.Ondoren, bazkaloste musikatua z gozatzeko aukera izango dute Torreara bertaratzen direnek, zuzeneko emanaldia eskainiko duelako Nats & Wats taldeak. 19:00tan berriz, manifestazioa abiatuko da plazatik“Epaiketa politikorik Ez, Torrea Libre!” lelopean. Iluntzeko 20:30etan, apari merendua antolatu dute Torrean. Hirugiarrea, saltxitxak... egongo dira aukeran. Gaueko 23:00etan kontzertua hasiko da, Nats & Wats taldea izango da berriro ere eszenatokian eta hauek bukatzean DJa. Horretaz gain, Torrearen inguruko argazki erakusketa ikusgai egongo da ostiral eta larunbatean.