Herria ezagutzeko denboraldiko lehen mendi irteera egin dute

TTIPI-TTAPA 2013ko azaroaren 14a

Utzitako argazkia

Umore ona elkarteak Herria ezagutuz ekimenean barruan beste mendi buelta bat egin zuen urriaren 27an. Oraingoan Tartazu eta Alkainzurian auzoen barrena ibili ziren giro paregaberekin. Mendi buelatz gozatzeaz gain, bide batez,  Joxe Jabier Etxeberriaren eskutik mendi hauetatik garai batean mineral ugari ateratzen zutela ikasi zuten. Hurrengo mendi buelta azaroaren 24ean izango da, eta Azaro Kulturalarekin uztartu nahi izan dute eta horretarako mendiaz gozatzeaz gain, Goizuetan dauden kixulabe batzuk ikusiko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun