100 urte bete ditu Lubinekoak

TTIPI-TTAPA 2013ko azaroaren 14a

Azaroaren 8an ehun urte bete ditu Lubinen sortutako Pilarek. Irakasle karrera egin zuen Iruñean, eta Ituren eta Elizondon lan egin zuen gerra aurretik. Familia abertzalekoa izaki, ge­rra garaian Fran­tzi­ra alde egin behar izandu zuen. Donibane Garazin eskola eman zien hemendik alde egindakoen ume­eri. Gerra ondoren mon­ja sartu zen eta 30 bat urte egon zen Mun­gian (Bizkaia). Monja izateari u­tzi eta Bilboko hainbat Ikastolatan andereño se­gitu zuen 10 bat urtez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun