Aspaldixko ez zen zeregin horretarako erabiltzen, baina 1959an inauguratu zen zinea bota eta bertan gelditu den orubean aparkalekua egiteko asmoa du udalak.
Informazio gehiegirik ez badago ere, 1959ko maiatzaren 3an inauguratu zen zinea. Bi egun beranduagoko La Voz de España egunkarian Basarrik sinatutako informazioan ageri zenez, 12:30ean bedeinkapena eman zitzaion, Basarri bera eta Uztapide aritu ziren bertsotan eta arratsaldean antzerki taldeak Victor Garitaonaindiaren Itziartxo antzeslana taularatu zuen. Zinea egitearen ekimena parrokiarena izan omen zen, udala, Cementos Rezola, Compañía de Minas eta bizilagunen laguntzarekin. Geroztik, hainbat pelikula bota ziren eta Ez dok Amairu eta beste hainbat artista pasatu dira zinetik.