Mikel Lasarte barañaindarrak irabazi du Xalto Sariketako txapela

TTIPI-TTAPA 2013ko aza. 25a, 09:39

Sei finalistak, Mikel Lasartek txapela jantzi ondotik. Felix Loiarte

Iker Gorosterrazu iturendarra bigarren eta Iban Garro lesakarra hirugarren izan ziren Goizuetan

Xalto Bertso Sariketako finala jokatu zen azaroaren 22an, ostiral arratsean Goizuetako Umore Ona elkartean. Sei finalisten artean gazteena eta eskualdekoa ez zen bakarra (nahiz eta aita Leitzako Telleri baserrikoa izan) nagusitu zen: Mikel Lasarte barañaindarra. Ikusi argazkiak

17 urteko bertsolariak Nafarroako Eskolarteko txapelketa irabazia zuen aurten, baina lehen partehartzea zuen Xalto Sariketan. Halere, saio dotorea egin eta txapela jantzi zuen, 294,5 punturekin. Bigarren postua Iker Gorosterrazu iturendarrak eskuratu zuen (287,5 puntu), Iban Garro lesakarra hirugarren izan zen (281 puntu), Xabier Maia elizondarra laugarren (273,5 puntu), Oier Amiano elizondarra bosgarren (266 puntu) eta Amaia Elizagoien oronoztarra seigarren (242 puntu).

50 bat lagun bildu ziren Goizuetako Umore Onan egindako afarian, baina aurretik bertso-poteoan ibili ziren bai finalistak, baita beste zenbait bertsolari ere

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun