Ekitaldiz betetako azaroa izanen dute Goizuetan

TTIPI-TTAPA 2013ko azaroaren 8a

Mus eta truk txapelketak jokatuko dituzte Jubilatuen Egunaren baitan. Argazkian, joan den urteko irabazleak. Artxiboko argazkia

Asteburu honetan Jubilatuen Egunaz gain, hitzaldiak, ikastaroak, tailerrak, txapelketak eta erakusketak izanen dituzte

Azken urteetan mugimendu handiko hilabetea izaten da azaroa eta aurtengoa ere berdintsu izanen da, hainbat ekitaldi antolatu baitituzte herriko eragile ezberdinek. Asteburu honetan, igandeko Jubilatuen Eguna izanen da ekitaldi nagusia, baina beste hainbat izango dira.

Azken urteetan mugimendu handiko hilabetea izaten da azaroa eta aurtengoa ere berdintsu izanen da, hainbat ekitaldi antolatu baitituzte herriko eragile ezberdinek. Asteburu honetan, igandeko Jubilatuen Eguna izanen da ekitaldi nagusia, baina beste hainbat izango dira.

Hasteko, azaroaren 8an, ostiralarekin, Wukro-Etiopia hitzaldia eskainiko da 19:30ean Ganbaran. Biharamunean, hilaren 9an, 11:00etan arrain zopa egiteko ikastaroa eskainiko dute. 10:30etik 12:00etara ume eramaile eta pixoihalen inguruko tailerra emango dute Metaimaitieko kideek. 16:00etan mus eta truk txapelketak jokatuko dira eta 17:00etan joko kooperatiboen erakusketa eskainiko du Dindaiak. Asteburua bukatzeko, hilaren 10ean, Jubilatuen Eguna ospatuko da pilota partidekin, bazkaria eta bertsolariekin.

Azaroaren 15ean, ostiral arratsaldeko 7:30ean Baga, biga higa emanaldi berezia eskainiko dute Eñaut Elorrietak eta Mikel Markez­ek Gaztetxean. Hilaren 16rako, berriz, Umore Ona Eguna iragarrita dago: Bilboko abesbatzaren emanaldia, kantu poteoa, bazkaria, futbito partida, pilota partidak eta dantzarien saioak izanen dira.

Azaroaren 22an, ostiral arratseko 8etan bertso poteoa eginen da eta afariaren ondotik Xalto Sariketaren finala jokatuko da Umore Ona elkartean. Hilaren 23an Euskaraz bizi nahi dut lasterketa eginen da 16:30ean eta hilaren 24an, Herriko kixu­labeak ezagutzen mendi buelta eginen da J.J. Etxeberriarekin. Aipatu behar da joan den igandean egin dutela Umore Onako mendizaleek udazken eta denboraldi honetako lehen mendi buelta, denera seigarren ateraldia. Herriko plazatik abiatuta, Domiñazpi, Tartazuko Ha­rria, Bordaberriko Borda, Larritzko Borda eta Borda Berrin barna egin zuten itzulia, berriz ere herrira bueltatzeko.

Azaroko azken larunbatean Feria Eguna ospatuko da eta horren egitarau zehatza hurrengo alean emanen dugu, baina bezperan, Nagore dokumentala ere emanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun