San Martin eguna ospatzeko egitarau polita osatu dute azaroaren 9an Aranon

TTIPI-TTAPA 2013ko azaroaren 8a

Paisaia megalitikoei buruzko argazki erakusketa antolatua dute Aranon. Utzitako argazkia

Aranoko paisaia megalitikoei buruzko argazki lehiaketa antolatua dute

Egitarau polita dago antolatuta San Martin egunerako Aranon. Eguraldia lagun bada, azaroaren 9an, larunbat goizean Mairu-Baratzetara ibilalditxoa egingo da Luis del Barrio adituarekin. Arratsaldean, Ezkerran-Bordako Pedro Marik artzai zakur erakustaldia aginen du. Ondoren, herriko web gunearen aurkezpena egingo da. Baita argazki lehiaketako sari banaketa ere. Azkenik, ohitura den bezala, taloak egin eta jango dituzte.

Argazki lehiaketa

Aranoko paisaia megalitikoa gaitzat hartuta argazki lehiaketa antolatu da San Martin inguru honetan. Edonork parte har dezake eta saria Aranoko Bixargorri landetxean gaua eta Kontsejun otordua lau pertsonentzat da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun