Nafarroako Foru Gobernuak Sakana eta Larraun-Leitzarango azpiegiturak sustatzeko diru-laguntzak zehaztu ditu berriki. Denera 4,19 milioi euro emango ditu eta horietatik Leitzako udalak 817.696,93 euroko laguntza jasoko du. Abian dauden lanak edo aurten bukatu dituztenak finantzatzeko bideratuko dute laguntza, hala lanen kostuaren zati bat hartuko du Nafarroako Gobernuak bere gain. Zehazki, Leitzan ETAP edo ura edangarri bihurtzeko instalazioan egindako lanetara 587.542,12 euro bideratu dituzte (770.000 euroko kostua dute lanek) eta Amazabal auzoan egindako obretarako 230.154,81 euro bideratu dituzte bi zatitan banatuta. Amazabal auzoko zoladura berritzeko lanetarako 109.014,40 euro eman dituzte (374.013,43 ko kostua dute lanek) eta ur hornikuntzarako, euri uren eta ur beltzen saneamendurako sareak berritzeko 121.140,41 euro (478.545,23 euroko kostua dut lanek).