Herriko pilotariak sasoiko

Juana Mari SAIZAR 2013ko urriaren 31

Areson pilotakaden oihartzuna ozen entzuten da berriro ere, he­rriko bi pilotari gazteak txapelketetan parte hartzeko aukeratuak izan baitira. Alde batetik  Anartz Olanok Diario Vasco txapelketan parte hartu du. Afizionatuetan,promesa mailan dabil gaztea eta lehen fasean Errandonea izan du aurkari. Partida Leitzako Amazabal frontoian jokatu zuen pasa den ostiralean. Albiste hau idazterako orduan partida oraindik ez zuen jokatu. Hala ere espero dugu emaitza ona lortu izana. Bestalde Mikel Olazabal  promozio txapelketan hasiko da aste bete barru. Gogor ari da entrenatzen eta sasoi betean hasiko du txapelketa, ea lan on bat egiten duen honek ere. Zorte on!
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun