Jone Lozano azaroaren 4an epaituko dute

Juana Mari SAIZAR 2013ko urriaren 31

Bertara joan nahi dutenentzat autobusa antolatu dute

2011ko martxoaren  21an atxilotu zuten gendarmeek Jone Lozano aresoarra Frantziako Indre herrian. ETAko kide izatea egotzita, bi urte eta erdi pasatxo daramatza preso Frantzian. Azaroaren 4an epaituko dute Parisko auzitegian eta bertara elkartasuna adieraztera joan nahi dutenentzat autobusa antolatu dute. Azaroaren 3an 22:00etan abiatuko da autobusa Leitzatik eta epaiketaren ondoren astelehen gauean bertan izango da itzulera.  Txartelak aldez aurretik erosi behar dira, 30 eurotan daude salgai Torrea tabernan. Horretaz gain, norbaitek laguntza ekonomikoa eskaini nahiko balu Euskadiko Ku­txan kontua irekita dagoela jakinarazi dute. Urriaren 26an izan zen  Jone Lozanoren urtebetetzea eta urteroko ohiturari eutsiz, bere lagunek eta familiak batera ospatu zuten eguna. Lehendabizi elka­rrekin argazkia atera eta ondoren afari eder batekin bukatu zuten eguna Pake Toki elkarte

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun