Marrazki bizidun tailerra eginen dute Etxalarren azaroko lau asteazkenetan

TTIPI-TTAPA 2013ko azaroaren 5a

Kultur Etxeko txartela izan beharko da edo bertzela euro bat ordaindu

Azaroko lau asteazkenetarako marrazki bizidun tailerra antolatu da Etxalarko Kultur etxean. 17:00etatik 18:00etara izanen da eta 8 urte baino gehiago dituztenek parte hartzeko aukera izanen dute. Horretarako Kultur etxeko txartela izan beharko du edo bertzela euro bat ordaindu, lau saioetan parte hartzeko.

Ez da beharrezko saio guztietara agertzea, baina papera, arkatza eta borragoma norberak eraman beharrekoak dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun