Urriaren 17an hasi zen 35/02 sumarioaren epaiketa, 'Herriko tabernen auzia' izenez ezagutzen dena Espainiako Auzitegi Nazionalean. 110 'herriko tabernen' ordezkari eta 36 auzipetu pasako dira epailearen aurretik, tartean, Joseba Azpiroz leitzarra Torrea Elkarteko lehendakari gisa. Hori salatzeko, 40 bat lagun bildu ziren epaiketa hasi zen egunean Lopeneko aurrean, “Torrea libre, epaiketarik ez” lelopean. Bono laguntzak ere jarri dituzte salgai, epaiketaren kostu ekonomikoari aurre egiteko.