Errigora ekimena

JM BARRIOLA 2013ko urriaren 31

Ekimen honek auzolanean Nafarroa hegoal­deko nekazaritza indar­tzea du helburu. Horretarako eremu ho­rretako nekazaritza produktuak Euskal Herri guztian zabaldu nahi dira “Nafar hegoaldeko uzta; Euskal Herriko puzka” du izena ekimenak eta lu­rraldetasuna aldarrikatu nahi dute. Kanpaina AEK, So­rtzen, Ikastolen Elkartea eta Zazpiak  Bat Harreman Sarearekin elkarlanean egingo da. 50 euroren truke, kalitate bikaineko produktuen  saskia jaso ahalko da etxean,  eta irabaziaren %25a euskarari lagun­tzeko bideratuko da. To­rrean eta Peritzan ja­rriko dira saskiak, nolakoak diren ikusteko eta bertan izena eman daiteke saskia eskuratzeko laguntzaren truke.   
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun