Hasi da zineko programazio berria

JM BARRIOLA 2013ko urriaren 31

 Urtero sasoi honetan bezalaxe, hasiak dira Leitzako zine emanaldiak. Ohiko ordutegia eta egunak mantenduko dituzte; ostiraletako saioak 22:30ean eta igandetakoak 19:30ean izanen dira. Urriaren 25 eta 27an eman zaio denboraldiari hasiera, Amor filmarekin. Horretaz gain zinelabur lehiaketako lanak ere bertan izan dira ikusgai. Hurrengo saioa azaroaren 1ean  izango da, ‘El llanero solitario’ filma izango da ikusgai.  Azaroaren 8 eta 10ean berriz, ‘La caza’ filma ikusteko aukera izango da.

Azaroaren 9an be­rriz, iluntzeko 7etan hi­tzordu berezia izango da. Nagore Laffageren kasua azaltzen duen ‘Nagore’ dokumentala ikusteko aukera izango delako. 20 urteko Irungo erizain ikasleak 2008ko Sanferminetan bizi izandako gertakari beltza azal­tzen du filmak. Helena Tabernak zuzendutako filma ikusteaz gain, Asun Casasola, Nagoreren amaren testigantzak ere en­tzuteko aukera izango da, saioan bertan izango delako gonbidatuta.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun