Leitzaldeko euskara mankomunitateak, liburutegiak eta Kultur taldeak elkarlanean irakurle taldea sortu dute herrian, euskaraz irakurtzeko zaletasuna sustatzeko asmoz. Momentuz hamabost bat lagun animatu dira parte hartzera. Liburu bat aukeratu, elkarrekin irakurriz gozatu eta komentatzea da helburua. Orain, zenbatero eta zein egunetan bilduko diren erabaki behar dute. Taldean parte hartu nahiko lukeen norbait balego, liburutegian galdetu eta izena eman dezake.