Leitzako Erleta eskolako eta Amazabal instituko ikasle eta irakasleek bat eginda, ezezko borobila eman diote Wert ministroaren LOMCE legeari. Hezkuntzan aritzen diren sindikatu guztien deiarekin bat egin eta urriaren 17an protesta argazkia atera zuten.Protesta hauek adostutako salaketa egutegi batean kokatzen dira. Mobilizazio ugari egin dira Wert-ek proposatutako erreformaren aurka, tartean Iruñean urriaren 24an egin zen manifestazioa. Hilabeteko azken egunean, urriaren 31n zentro guztietan kontzentrazioak deitu dituzte.