Umore ona elkartean ardo probaketa egin zuten urriaren 19an. Alde batetik elkartean sartuko dituzten ardo berrien aukeraketa egin zuten eta beste aldetik Solagüen upategietako arduradun komertziala den Iñaki Rojo etorri zen ardoaren inguruko solasalditxo bat egitera. Harrera oso ona izan zuen ekitaldiak, 45 bat pertsona bertaratu baitziren eta oso giro politean ospatu zen. Alde batetik kata horizontala egin zuten (urteko ardo klase berdina, baina marka edo upategi ezberdinetakoa) elkarteko ardoak aukeratzeko eta, bestetik, ardoen arteko desberdintasunak ikusteko, Solagüen upategiaren eskutik, kata bertikala non ardo txuri batetik hasi eta erreserba berezi batekin bukatu zuten.