Senegalen, kalean bizi diren haurren egoera tamalgarriari aurre eginez lan egiten du “Fundación Talibes” Elkarteak. Urte bukaerarako material bidalketa bat prestatu dute Nafarroatik eta Aranoarrei deia zabaldu nahi diete beraien ekarpena egin dezaten Udal Bulegoetan.
Eskola materiala, arropa eta oinetakoak, sukaldeko tresneria edota eraikuntzako erremintak ere bildu nahi dira. Bilketa azaroaren 14ra arte luzatuko da.