Inoiz baino azienda gehiago plazaratu dituzte Arantzako Baserritarren Egunean

TTIPI-TTAPA 2013ko azaroaren 4a

Baserrietako produktuak ikusteko, dastatzeko eta erosteko aukera bikaina izan zen. Aitor Arotzena

Senberrok irabazi zuen gazta lehiaketa eta Oskozekeno Leontxio Oskozek aurkeztutako buruak ahari lehiaketa

Ekaitza elkarteak hemezortzigarren urtez antolatutako Baserritarren Eguna ospatu zen azaroaren 1ean Arantzan. Inoiz baino azienda gehiago ikusi ziren plazan, antolatzaileek 50 euroko saria paratu baitzuten zazpi buruko loteak eramaten zituztenentzat. Gazta lehiaketan, hameka gazten artean lehen saria (60 euro) Senberreko gaztarentzat izan zen, bigarrena (40 euro) Serorenbordakoarentzat eta hirugarrena (20 euro) Otsarrakoarentzat. Ahari lehiaketari dagokionez, sei buru aurkeztu ziren eta lehen saria (50 euro) Oskozeneko Leontxio Oskozek aurkeztutakoak eskuratu zuen eta bigarrena Filipenbordako Xeberino Indakoetxeak (25 euro). Ikusi argazkiak

Aziendez gain, Arantzako baserrietako hainbat produktu ikusteko, dastatzeko eta erosteko aukera izan zen. Eskolako Guraso Elkarteak ere bere postua paratu zuen, eskolaren mendeurreneko motxila, DVD eta bertze materialak saltzeko. Txoznako jan-edariekin lortutako dirua, berriz, Pellettiki Haur Eskolarentzat bideratua zegoen.

Herriko Etxeko arkupetan jarri zen eskolaren mendeurrenari buruzko argazki erakusketa ere eta bisitari aunitz izan zituen Santu Guzien eguneko goiz osoan, baita biharamunean ere, Zahar Txokon jarri zutenean.

Izan ere, azaroaren 2an ere segida izan zuten Udazkeneko Kulturaldiko ekitaldiek. Ttikienetzako pelikulak izan ziren Baskulan eta helduentzat Zirika Zirkusen Patxika Lamur antzezlana eskolako gimnasioan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun