Urriaren 27an eman zioten amaiera Leitzako Kultur Elkarteak antolatutako seigarren mikologialdiari. Hala, karrapea onddo eta perretxikuen erakuslehio bihurtu zen beste behin ere. Aste guztian zehar herritarrek bildutako aleak izan ziren ikusgai, bakoitzaren izena eta pozoitsua den edo ez zehazten duen karteltxoa alboan zutela. Iaz baino kopuru txikiagoa jaso dutela azaldu zuten antolatzaileek, baina hala ere, 85 espezie baino gehiago zeuden ikusgai, tartean perretxiku exotikoak eta baita gure mendietatik ia ia desagertzear daudenak ere. Bertaratu zirenek, ikusi soilik ez, gutixi hauek dastatzeko aukera ere izan zuten pintxoak jarri zituztelako salgai. Herriko plazak ere itxura berezia hartu zuen, haurrek astean zehar eskolan egindako marrazki eta eskulanekin apaindu zutelako. Egunean bertan ere, ederki pasa zuten ttikienek paperezko onddoak eginez. Ikusi argazkiak