Urrezko Aizkora ligako azken saioa jokatuko da larunbatean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2013ko urriaren 24a

Jon Rekondo leitzarrak etxean jokatuko du larunbatean.

Jon Rekondo leitzarra eta Aitzol Atutxa II.a aurrez aurre ariko dira

Jon Rekondo leitzarra etxean ariko da eta Aitzol Atutxa II.a izanen du aurkari. 20:00etatik aurrera frontoian izanen da norgehiagoka. Irabazita ere, Rekondok bosgarren postuan bukatuko du Txapeldunen Liga.

Ekainean hasi zen Urrezko Aizkolari Txapeldunen Liga eta sei aizkolarik parte hartu dute txapelketan. Tartean izan da Jon Rekondo leitzarra eta larunbat honetan jokatuko den ligako azken saioan bera izanen da lanean ariko den aizkolarietako bat. Aitzol Atutxa II.aren kontra ariko da.

Rekondok etxean jokatuko du aizkora saioa, Amazabal frontoian 20:00etan hasiko den lehian. Aipatu, larunbatean jokoan dauden bi puntuak irabazita ere, txapelketan bosgarren postuak bukatuko duela Rekondok, Ugaitz Mugertza aizkolariaren aurretik, honi irabazi egin baitzion.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun