Leitzako Kultur Elkartearen eta herriko beste zenbait eragileren ekimenez, seigarren aldiz Mikologialdia ospatzen ari dira. Aste honetan ontto eta zizak dira Leitzan protagonista eta horien inguruan hainbat gauza egiten ari dira. Horien artean, larunbatean, urriak 26, mendi ateraldia eginen dute ontto eta zizak biltzera. 09:30ean abiatuko dira plazatik eta arratsaldean sailkapena eginen dute.
Igandean, hilak 27, Karrapen egin dute hitzordua eta 11:30etik aurrera bildutako ontto eta zizen erakusketa, haurrentzako tailerrak, haurrek eskolan egindako lanen erakusketa eta ontto eta zizak dastatzeko aukera izanen dira. Erakusketa hornitzen parte hartu nahi duten herritarrek bildutakoa ostiralean, urriak 25, 19:00etatik 20:00etara eraman beharko dute, edo bestela, urriaren 26an, 13:00etatik 14:00etara. Erakusketara eramaten dena ez da itzuliko.
Antolatzaileek herritar guztiei egin diete Mikologialdian parte hartzeko deia.