Asteburuan abiatuko da Leitzako zinema denboraldi berria

TTIPI-TTAPA 2013ko urriaren 23a

Ostiralean eta igandean, Michael Hanekeren “Amor” filma eskainiko dute

Udazkenean sarturik denboraldi berri bati ekinen dio Leitzako zinemak. Urriaren 25ean eta 27an Michael Hanekeren “Amor” filma eskainiko dute. Ostiralean 22:30ean eta igandetan 19:30ean izanen dira emanaldiak.

Azaroaren 1 eta 3an Gore Verbinsky zuzendariaren “El llanero solitario” eskainiko dute. Filma hau 7 urtetik gorakoentzat denez, azaroaren 1ean arratsaldeko 5etan ere botako dute.

Azaroaren 8 eta 10ean, Thomas Vinterberg-en “La caza” filma eskainiko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun