Uso postuen enkanteak aurtengoz eman du berea. Urtero legez iraileko azken bi asteburuetan egin ziren subasta eta sestesoa. Osotara 5.200 euro inguru atera ditu udalak, eta postu asko hutsik geratu dira. Azken urteetan ikusi den diru kantitaterik txikiena dugu hau, eta jakinda orain dela urte gutxi sei milloi pezetako irabaziak lortzera ere iritsi izan zela ,oso garbia da izan duen gainbehera.
Bertzalde ezin aipatu gabe, azken aldian hara eta hona dabilen herritar bat, Itxaso Onsalo. Igantziko festetan jokatu zuen trontzako azken txapelketa, oraingoan bere betiko bikote Leire gabe.Txapelketan bikote mistoak osatu behar ziren eta Mikel Eugirekin parte hartu eta hirugarren postua lortu zuten. Ez da azken aldian lortu duen garaikur bakarra, herri kiroletan ez ezik talo egiten ere ona dela erakutsi baitigu. Leitzako talo egunean taloak egitera animatu zen eta bigarren postua lortuta etxeratu zen. Beraz zorionak! Hau da hau salsera!