Eskolaz kanpoko ekintzak martxan dira

Juana Mari SAIZAR 2013ko urriaren 21a

Asteazkenetan egiten dituzte psikomotrizitateko saioak bi taldetan banatuta. Juana Mari SAIZAR

Psikomotrizi­­tatea, trikitixa panderoa eta multikirolak aukeran

Aisialdian ongi pasa eta bide batez ikasteko, eskolaz kanpoko ekintzak eskainiko dituzte herrian. Batez ere he­rriko haurrei zuzenduak daude eta dagoeneko ikastaroetako batzuei eman diete hasiera. Astean behin, asteazken arratsaldean, ordubetez psikomotrizitatea lantzen dute. Bi taldetan banatzen dira, batean haur hezkuntzako zortzi haur daude eta bestean lehen hezkun­tzako bost. Aiboa irakasleak azaldu digunez, ikastaroaren helburua  «mugimendu eta jokuen bidez  haurrek beraien gorputza ezagutu, eta ekintzetatik pen­tsamendurako saltoa ematea lortzea da».
Bestalde, pasa den urtean bezalaxe trikitixa eta pandereta saioak ematen hasi dira eskolan. Hauek ere asteaz­ken arratsaldeetan izaten dira. Iazko irakaslea Gorka Arraiago aresoarra izan zen, baina aurten atzerrian dagoenez,  Kristina Solano ari da irakasle lanetan. Ez da ardura hau artzen duen lehenengo aldia, duela urte batzuk herriko gazte askok ikasi zuten trikitixa eta panderoa astintzen berarekin.
Guraso Elkartekoek azaldu digutenez multikiroletako saioekin ere sarri hastekotan dira. Oraindik ez dituzte eguna eta ordua zehaztu baina aurreratu digute printzipioz, hamar hau­rrek eman dutela izena.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun