Milologialdia iristear

JM BARRIOLA 2013ko urriaren 21a

Urriaren 24tik 27ra ospatuko da Leitzako zazpigarren mikologial­dia. Leitzako Kultur Elkarteak herriko zenbait eragilerekin batera antolatu ohi du ekimena eta dagoeneko galdu ezinezko hitzordua bilakatu da askorentzat. Aurreratu dutenez,  azken urteetako egitaraua mantenduko dute: astean zehar lagunarteak mendietan ibiliko dira perretxikoak biltzen eta ostiralean, bildutako xi­xak karrapeko tabernara eraman beharko dituzte. Urriaren 26an, larunbatean, plazatik abiatuta mendizale elkartekoen lagun­tzarekin guraso eta haurrak on­ddoak bil­tzera joanen dira Lei-tzalar inguruan. Igandean berriz, mikologialdia borobiltzeko, egun osoko egitaraua prestatu dute: hau­rrentzako jolasak eta tailerrak, ka­rrapean erakusketa mikologikoa,  haurrek eskolan egindako ma­rrazkien erakusketa eta pin­txo dastaketa izanen dira. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun