Torrea libre ekimena martxan

JM BARRIOLA 2013ko urriaren 21a

Urriaren 17an hasiko da 35/02 sumarioaren epaiketa, ‘Herriko tabernen’ auzia bezela ezagutzen dena, Espainiako entzutegi nazionalean. Beste hainbat Herriko Taberna eta elkarteren etorkizunarekin batera, Torrea Elkartearena ere egun horretan erabakiko da. Horren harira, Joseba Azpiroz herritarra, Torrea Elkarteko lehendakari gisa, Madrilen epailearen aurrea deklaratu  beharko du. Ez da ahaztu behar,  Torrea Elkartea azken hamaika urteetan kontrolpean dagoela eta lehen solairua prezintatua duela. Azken urteetako egoeraren eta heldu den epaiketaren au­rreanTorrea Elkarteak ekimen ezberdinak ja­rri ditu habían. Batetik bono laguntzak jarri ditu salgai, epaiketaren kostu ekonomikoari au­rre egiteko. Bestalde, herritarrei egoeraren berri emateko asmoz, ekitaldiak ere prestatu dituzte: Urriaren 15ean batzar informatiboa izanen da Torrean. Urriaren 17an, epaiketa hasten den egunean, kontzentrazioa deitu dute Lopeneko aurrean arratsaldeko 7etan “Torrea libre, epaiketa politikorik ez” lelopean. Azaroan 16an, berriz, Torrea eguna ospatuko da: ekitaldia, bazkaria eta kontzertua. Urriaren 26an manifestazio nazionala deituta dago Bilbon.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun