Emakumeen eta gizonen artean berdintasuna lortzeko bidean, urrats bat gehiago eman dute Leitzan. I. Berdintasun Plana aurkeztu die Amaia Zalba Berdintasun teknikariak Leitzako Udalean eragile ezberdinetako ordezkariei. 2013tik 2017ra arte, gure eskualdean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna ahalbidetzeko tresna izango da plana. Era berean, inguruko erakundeek berdintasun politikak sustatzeko hartzen duten konpromisoa ere mahai gainean jartzen du. Besteak beste, generoaren gaineko ikuspuntu desberdinak, emakumeen ahalduntzea, parte hartze sozio-politikoa eta emakumeen aurkako indarkeria lantzen ditu planak, baita kudeaketarako metodologia ere.