Añarbeko baso-erreserba ezagutzera emateko kanpaina abiatu dute

TTIPI-TTAPA 2013ko urr. 21a, 09:11

Añarbeko basoak 1.028 Hektarea dauka, Goizueta eta Aranoko mugan, baina Gipuzkoaldean.

Añarbeko Basoa Aiako Harria Parke Naturalaren eta Natura 2000 Sarearen baitan dago eta 1.028 hektarea dauzka: Errenteriako eremuetan dago zati zabalena (910 hektarea) eta gainontzekoa Donostiari dagokio (Errekabeltz –118 hektarea–), baina Goizueta eta Aranoren mugan dago eta bi herriotarako bidean nahitaez igaro behar da baso eta urtegi ingurutik. Añarbeko Basoak kontserbazio aktiboko kalifikazioa dauka gaur egun.
 
Donostiako eta Errenteriako Udalek eta Añarbeko Uren Mankomunitateak Añarbeko Basoa ezagutzera emateko, babesteko eta balioan jartzeko kanpaina abiatu dute. Añarbeko Basoaren balio ekologikoa ezagutzera eman nahi da kanpaina honen bidez, bioaniztasuna ezagutzera emateko eta gune naturaletara gerturatzeko. Gipuzkoako bizilagunen %45ak Añarbeko ura edaten du eta uraren kalitatea basoaren egoera bikainari zor diote. Denen esku dago hori zaintzea eta horrela segi dezan lan egitea.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun