Arnasguneen tailerretako lehendabiziko saioa egin da

TTIPI-TTAPA 2013ko urriaren 21a

Euskararen egoera aztertu eta lehentasunezkoak izan litezkeen espazioak edo egoerak finkatu zituzten partehartzaileek bigarren saiorako. Utzitako argazkia

Urriaren 23an eginen da hurrengoa

Urriaren 8an egin da Arnasguneen Tailerretako lehendabiziko saioa. Kontseiluak bul­tzatutako dinamikaren barruan, UEMAk, Udaleko euskara zerbitzuak eta Kultur Taldeak deituta, herriko zenbait eragile eta euskaltzale elkartu ziren arnasguneen ideiaren inguruan gogoeta egiteko.
 
Saiora bertaratutakoek arnasguneen in­guruan Kontseiluak egindako bideoa ikusi eta aztertu zuten, arnasguneen ideian sakondu eta horren atzean dagoen planteamendua eta haus­narketa hobeki ulertzeko.
 
Ondoren, bereziki Goizuetako eta goizuetarren eguneroko errealitateari erreparatuta, euskaraz bizitzeko mugak eta muga horien arra­zoiak zein diren identifikatu eta zehazteko ariketa egin zen, taldeka hasieran eta denak elkarrekin gero. Euskararen egoeraren nolabaiteko argazkia atera ondoren, lehentasunezkoak izan litezkeen espazioak edo egoerak hautatu eta bigarren saio­rako abiapuntua finkatuta gelditu zen.
Hurrengo saioa  urri­aren 23an eginen da, lehendabizikoa bezala arra­tsaldeko 7etatik 9etara, herriko eskolan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun