Berrogei lagunek Torrea libre izan dadila eskatu dute Leitzan

TTIPI-TTAPA 2013ko urriaren 18a

40 bat lagunek bat egin zuten Torrea elkartearekin eta gainerako auziperatuekin. Eneritz Iraola

Herriko Tabernen auzian epaitzen ari dira Torrea elkarteko lehendakaria ere

Urriaren 17an hasi da 35/02 sumarioaren epaiketa, 'Herriko tabernen auzia' izenez ezagutzen dena Espainiako Auzitegi Nazionalean. 110 'herriko tabernen' ordezkari eta 36 auzipetu pasako dira epailearen aurretik, tartean, Joseba Azpiroz leitzarra Torrea Elkarteko lehendakari gisa. Hori salatzeko, 40 bat lagun bildu ziren ostegun arratsaldean Lopeneko aurrean, “Torrea libre, epaiketarik ez” lelopean.

Leitzako elkartearen etorkizuna erabakiko da datozen hilabeteetan, beste hainbat herriko taberna eta elkarteren geroarekin batera. Ez da ahaztu behar, Torrea Elkartea azken hamaika urteetan kontrolpean dagoela eta lehenengo solairua prezintatua duela. Egoera hau salatu eta epaituei babesa eskaintzeko asmoz egin zen kontzentrazioa horretaz gain, bono laguntzak ere jarri dituzte salgai, epaiketaren kostu ekonomikoari aurre egiteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun