'Torrea libre, epaikera politikorik ez' lelopean kontzentrazioa deitu dute gaurko Leitzan

TTIPI-TTAPA 2013ko urriaren 17a

Arratsaldeko 7etan Lopeneko aurrean

Herriko tabernen auziko epaiketa gaur hasiko da Madrilen. 110 'herriko tabernen' ordezkari eta 36 auzipetu pasako dira epailearen aurretik, tartean, Joseba Azpiroz leitzarra Torrea Elkarteko lehendakari gisa. Egoera salatu eta epaituei babesa emateko kontzentrazioa deitu du Torrea Elkarteak gaur arratsaldeko 7etan Lopeneko aurrean.

Urriaren 17an hasiko da 35/02 sumarioaren epaiketa, 'Herriko tabernen auzia' izenez ezagutzen dena Espainiako Auzitegi Nazionalean. 110 'herriko tabernen' ordezkari eta 36 auzipetu pasako dira epailearen aurretik, tartean, Joseba Azpiroz leitzarra Torrea Elkarteko lehendakari gisa. Leitzako elkartearen etorkizuna erabakiko da datozen hilabeteetan, beste hainbat herriko taberna eta elkarteren geroarekin batera. Ez da ahaztu behar, Torrea Elkartea azken hamaika urteetan kontrolpean dagoela eta lehenengo solairua prezintatua duela. Egoera hau salatu eta epaituei babesa eskaintzeko asmoz, kontzentrazioa deitu dute Torrea Elkartekoek gaur arratsalderako, 7etatik aurrera Lopeneko aurrean eta horretaz gain, bono laguntzak ere jarri dituzte salgai, epaiketaren kostu ekonomikoari aurre egiteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun