110 kilo arto-irin erabili dituzte Leitzako Talo Egunean

TTIPI-TTAPA 2013ko urriaren 7a

Emakumeen giza-probak ere ikusmina piztu zuen. Pablo Feo

Baigorriko Arrola dantza taldearen emanaldia eta emakumeen giza proba ikusgarriak suertatu ziren

Taloa izan da protagonista urriaren 6an Leitzan. Urtero bezala, Cristina Saralegiren eta Villabona familiakoen postuetan hainbat talo egin zituzten, bakoitzak barnean gogoko zuena sartu eta gustora dastatzeko. Denera, 110 kilo arto-irin erabili omen zituzten. Baina beste hainbat ikusgarri izan ziren Talo Egunean.

Honela, txikienek talo on bat egin ahal izateko prozesua ikasi ahal izan zuten, artoa xurirzetik, aletzetik eta xehatzetik hasi eta ahora eraman bitarte. Eta talo barnean, betiko txistorraz, hirugiharraz edo gaztaz aparte, onddoak, piper berdeak edo gulak ere goxo askiak gelditzen direla ikusi eta dastatu zuten.

Eskulangileen postuak eta produktuak ere jarri ziren plaza inguruan eta garai bateko nekazaritza tresnak ere ikusgai izan ziren. Baigorriko Arrola dantza taldeak “Eateren aztarna” dantza ikuskizuna eskaini zuen, orain dela mende bat Baigorri eta Baztan aldea suntsitu zuen uholdean oinarritutako dantzaldia.

Nola ez, Leitzan izanik, herri kirolak ere bere tartea izan zuen eta Maitane, Arantxi eta Arantxa aritu ziren giza-proban 400 kiloko harriari tiraka.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun