Irailaren 21 eta 22ko asteburuan Josu Segura eta bere laguntzaileak, grabaketak egin zituzten gure herrian eta mendietan. Hain zuzen, herriko alde zaharrean, Plazaolako natur bidean, Ixkibarren eta Iberon. Gidoia beraiek landu dute, jendearen inkomunikazioaren arazoa azaleratu nahi dute eta bidenabar gure herria erakutsi. Nafarroako Gobernuko Turismo departamentuak bultzatu du lehiaketa hau eta beraien asmoa Europa osoan zabaltzea da.