Maratoi Erdi eta BTT martxa arrakastatsuak Plazaolan

JM BARRIOLA 2013ko urriaren 3a

www.plazaolakirolak.com

450 lagunek parte hartu zuten Plazaola Partzuergo Turistikoak antolatzen duen aurtengo maratoi erdian eta BTT martxan. Ehun bat lagun Andoainetik hasi ziren BTTrekin, Urto ingurutik 152 partaide laisterka eta Leitzako geltokitik Lekunberriraino 100 partaide, gehienak haurrak gurasoekin. Giro ederrean joan zen ekitaldia. Helmugan antzerki animazioa izan zuten txikienak. Plazaola naturbidetik egiten da proba hau eta jendearen gustokoa izaten da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun