Aurten ere bertso-eskolan hasteko aukera izango dute bertako gazte zein helduek. Leitzako lehen bertso-taldea sortu zenetik 22 urte pasa dira eta orain dela 5 urtetik gaur arte helduen eta gazteen talde bana daude herrian.
Aurten ere bi talde horiei jarraipena eman nahi zaie, baina bertsotan hasi nahi dutenek ere izango dute aukera. Horrela, eskola zein institutuko ikasleei eskola orduz kanpoko jarduera bezala eskainiko zaie guraso elkarteekin batera.
Bestalde, helduei eskaintza berezia egingo zaie: Bertsolari Txapelketa Nagusiko saioen jarraipena egitea. Eskaintza edozein bertsozaleri irekia dago eta helburua Txapelketak asteburuan utzitako ale edo bertsoaldi aipagarrienak entzun, kantatu eta aztertzea da: doinu berriak, errima bitxiak, puntuak, bakarkako lanak, kuriositateak…
Taldea sortzeko, nahikoa izango da 5 laguneko talde bat sortzea. Izena emateko mezu bat idatzi nafarroa.transmisioa@bertsozale.com edo j.leitza@gmail.com helbideetara; edo telefonoz deitu 669156736 edo 652155601 zenbakietara edo bertso eskolako kideren bati jakinarazi.