Aurrera eta Talo Egunak ospatuko dira asteburuan

JM BARRIOLA 2013ko urr. 3a, 16:14

Aurrera Elkartearen Eguna ospatuko da zazpigarren aldiz urriaren 5ean, larunbatean. 09:00etan BTT taldearekin bizikleta irteera eginen da estaziotik abiatuta. Ordu berean txistularien diana. 10:00e­tan Aurrerako Kirol Jokoen eskutik futbito partida plazan. 11:00etan Ginkana, zaldi ibilaldiak eta Aurrerako pilotarien saioa plazan. 12:00etan Aurrerako dantzarien saioa plazan. 13:00etan Incansables txarangarekin poteoa. 14:30ean Au­rrerako bazkideen baz­karia ka­rrapen. Bazkalostean Ingurutxoa eta gero Incansables eta buruhaundiekin poteoa eginen da. 21:30ean lun­txa eskainiko da Au­rreran eta festarekin ja­rraitzeko, gizon orkestra Aurrerako atarian.
 
Talo Eguna, berriz, urriaren 6an izanen da. 10:00etan azokaren hasera (Leitzako talo egileak: Saralegi eta Villabona). Artisauak izango dira plazan eta baserri tresnerien erakusketa. Hau­rren­tzako gurdi ibilaldiak. 11:00etatik 13:30­era ekintza gastro­nomikoak. Eskualdeko talo lehiaketa. Taloekin egindako plateren erakusketa. Taloa egiteko tailerra (4-14 urte). 12:00etan Eateren aztarna ikuskizuna plazan. Ondoren herri kirolak: emakumezkoen giza-proba, 400 kiloko harria tiratzen. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!