Etxeko ttikienak ere hasi dira lanean. Ikasturteari 26 umek eman diote hasiera. Tartean, bi berri hasi dira Andoni Belaunzaran eta Naroa Belaunzaran. Hiru irakasle ari dira lanaldi osoan eta horietaz gain, beste batzuk laguntzaile gisara ere ari dira lanaldi berezian. Ikasturte berrirako proiektu ugari dituzte esku artean eta oso harro daude egiten ari diren lanarekin.