ARTZAIN TXAKUR LEHIAKETAK

Juana Mari SAIZAR 2013ko urriaren 3a

Podium batean hiru postu izaten dira jokoan eta hirurak ezagutu ditu berriki Antonio Alustizak. Nafarroako txapelketan lehenengo postua lortu zuen, Euskal Herrikoan hiruga­rrena eta irailaren 22an, Oñatiko txapelketa famatuan bigarren postua lortu du. Lehia estua izan zen bi lehendabizikoen artean eta az­ken momentura arte ezin zen jakin nork esku­ratuko zuen txapela. Azkenean lau puntuko aldearekin, Alustiza eta Bat txakurra azpitxapeldun suertatu ziren. Estreinaldi ederra izan du Batek, Txiki txapeldun handiaren alabak eta gustura dago Aresoko artzaina. Antolakuntzak, gainera, omenaldi txiki bat eskaini zion abuztu bukaeran hil zen Txiki txakurrari. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun