Urtero bezala, aurten urriaren 5ean eginen du Goizuetako Umore Ona mendi taldeak Arantzako buelta, goizeko 8etan herritik abiatuta. Eguerdian Arantzan bazkaldu eta ondoren arratsaldeko 7ak aldera buelta herrira autobusean.
Amaia kafetegian eman zitekeen izena urriaren 2ra arte, txartela 18 euro ordainduz.
Ardo dastaketa
Beste aldetik, urriaren 19an ardo dastaketa antolatu du Umore Onak. Lehenik ardoaren inguruko hizketalditxo bat izango da, ardoaren inguruan zerbait gehiago ikasteko eta ondoren dastaketa, elkartean ardo berriak jartzeko. Sarrera denei irekia izango da baina bazkide direnek bakarrik izango dute modua ardoak aukeratzeko. Mokadutxo bat egiteko aukera ere izango da.