Elomendira ateraldia eginen du larunbatean Leitzako Mendibil taldeak

TTIPI-TTAPA 2013ko irailaren 24a

Monrealetik Elomendira joateko asmoa dute larunbatean Leitzako mendizaleek. Mendibil Mendi Taldea

Irailaren 26a izanen da izen emateko azken eguna

Irailaren 28an, larunbatean, Elomendira (1.295 metro) Monreal herritik igotzeko asmoa du Leitzako Aurrera elkarteko Mendibil mendi taldeak. Goizeko irteera izanen da eta joan nahi duenak irailaren 26a, osteguna baino lehen eman beharko du izena.

Leitzatik larunbat goizeko 8:00etan aterako dira autobusean Oialde paretik eta arratsaldeko 2:30 aldera itzuliko dira. Autobusaren prezioa 5 eurokoa da Aurrerako bazkideentzat eta 10 euro bazkide ez direnentzat. Astiz edo Maimur liburudendatan eman daiteke edo mendibilaurrera@hotmail.com helbide elektronikora idatziz. Lau orduko ibilaldi erraza da larunbatekoa, eta tontorrera igoz gero, ertaina.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun