Panpanoziri herri aldizkariaren bigarren alea martxan dela? Herritarrok egina, Areso eta Aresoren inguruko kontuak lantzen dituen aldizkaria 2011 urtean kaleratu zen lehenengoz. Bi urtez behin argitaratzeko asmoa aipatu zen orduan eta esandakoa betez, lanean ari dira herritarrak. Lantalde bat osatu eta Mankomunitatearen euskara zerbitzuarekin elkarlanean, albiste, artikuluak... osatzen ari dira dagoeneko. Taldea irekia dela gogorarazi dute eta parte hartzeko interesa eta gogoan duen edonork egin dezakeela bere ekarpena.