Iraileko lehenengo igandean, Aralarko erromeria ospatu zen. Fededunak Guardetxetik hasi eta erromerian santutegirainoko bidea egin zuten otoitzean. Bertan izan ziren zenbait herritar eta urtetako ohiturari eutsiz, ibilaldiaren hasieran inguruko herrietako gurutzeekin batera Aresoko parrokiako gurutzea ere eraman zuten. Aurtengoan Caridad Caballero eta Migel Begiristainek eraman zuten txandaka.Erromeriaren ondotik, penitentzi ospakizuna eta santutegiaren kanpokaldean meza nagusia ospatu zen. 3000 euro inguru biltzen dira egun honetan eta artzapezpikuko misiolari bati ematen zaio.