Bestalde, herriko ehiztariak dagoeneko ehiza denboraldiari begira jarri dira. Hainbestetan amesten dituzten uso paseak iritsi aurretik, uso postuak txukuntzea beharrezkoa izaten denez, aurtengo lanak banatzeko bilera egin dute. Uso postuen enkantea eta sexteoa irailaren azkeneko bi asteburuetan egingo da.