480 mendizalek parte hartu dute mendi martxaren seigarren edizioan

Juana Mari SAIZAR 2013ko irailaren 23a

Utzitako argazkiak

Azkarrenek bi ordu eta erdian egin zuten

Eguraldia lagun izan zuten irailaren 1ean, mendi martxako parte hartzaileek. Ez zen au­rreko urteetako euri edo bero sargoririk, goiza freskoa eta orduak pasa ahala eguzkiak go­xatu zituen inguruak.  Goiz goizetik hasi ziren lanean antolatzaileak. 7:00etarako plazan bildu eta batzuk inskripzioak jasotzen zituzten bitartean, beste batzuek ibilbidean zehar ja­rritako edari eta janari postuak antolatu zituzten. Horietaz gain, herrian bertan, sukaldariak paella prestatzen aritu ziren, halako mendi buelta egin ondoren, indarrak hartzeko premia izaten dutelako mendizaleek. Mendi martxak bataz beste, 4 edo 5 orduko iraupena izaten du baina azka­rragoak ere izaten dira.  2 ordu eta erdian osatu dute buelta aurten azkarrenek. Ibilbidea Aresoko plazan abiatu eta plazan bertan bukatzen dute. Bertan antolakuntzako kideek bakoitzak egindako denbora apuntatu eta parte-hartzaileei mendi martxako kamiseta ematen zaie opari. Eguerdi aldean, paella eta sagardoa izaten da denentzat herriko plazan.  Herritarren eta kanpotarren artean giro bikaina sortuz.

ANTOLATZAILEAK GUSTORA
480 mendizalek parte hartu dute mendi martxaren seigarren edizio honetan. Antolatzaileak gustura daude  lortu duen arra­kasta ikusita. Udalak ere eske­rrak eman nahi dizkie partehartzaile guztiei, etortzeagatik eta izandako jarreragatik. Eta nola ez, egunaren au­rretik eta egunean bertan  herritarrek eraku­tsitako lanerako borondatea ere azpima­rratu dute. Eskerrikasko guztiei!
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun