XXIV. Kaskagorren Pentatlona ospatuko da irailaren 21ean. Helmuga Gaztañaga tabernaren parean izanen da. Donostiako Ondarretan igerian hasiko da proba 16:00etan, ondoren Tolosa eta Leitzako mugaraino bizikletaz etorri beharko dute. Gero lasterka egin beharko dute saioa, herriraino. Lagunartean afaldu eta pesta eginez bukatuko dute trebeenak proba.