Irailaren 6an arratsaldeko 5ak aldera sute bat gertatu zen Arinaldeko inguruan. Sutea ikusgarria izan zen herri guztitik ikusi zitekelako eta hau itzaltzeko suhiltzaileen ahaleginak ere halakoak izan ziren. Sutea hasi eta oso abudo zabaldu zen, egun horretan hegoaizea ibili zelako eta landareak oso lehor zeudelako. Dirudienez bidekontratik hasi zen sutea. Herriko suhiltzaileez gain, Altsasuko puestotik ere etorri ziren eta helikoptero bat ere ibili zuten hau kontrolatzeko lanetan, igerilekuetatik ura hartuz. Hiru ordutan mendean hartu zuten sutea, baina gauez berriz indartu zenez herriko suhiltzaile boluntarioek beste irteera bat egin behar izan zuten.