Film laburren lehiaketarako grabaketak herrian

JM BARRIOLA 2013ko irailaren 23a

Turismoa sustatzeko asmoarekin, Nafarroako Gobernuak film laburren I. lehiaketa jarri zuen martxan. Horretarako Udalarekin jarri ziren harremanetan eta he­rrian film labur bat egiteko akordioa lotu zuten. Hamar gidoi aukeratu zituzten, Nafarroako hamar herritan filma­tzeko asmoarekin, horien artean Leitzan.  He­rrian pelikula eginen duena Josu Segura izanen da. Irailean eginen dituzte grabazioak, urria­ren 15erako muntaiak osatuak behar dituzte eta urriaren 31n, 19:00etan Leitzako zinean aurkeztuko da pelikula laburra. Ondoren nazioarteko festibaletan eta turismo azoketan zabalduko da.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun