Herriko 15 ikaslek hasi dute ikasturtea Goizuetako eskolan

Kontxi KLABER 2013ko irailaren 23a

Aranoko umeak ikasturte berriaren lehen egunean Goizuetara eramaten dituen autobusera igotzen. Gurasoak ere kontentu azaltzen dira. Joxan RUIZ MINER

Duela 42 urte itxi zituzten herriko eta Suro auzoko eskolak

1970. urtean ateak itxi zituzten Arano he­rriko eta Suro auzoko eskolek. Berrogeita bi urte pasa dira orduz geroztik herriko umeak Goizuetako eskolara joaten direla. Hasieran autobus haundiarekin etortzen ziren haur eta gaztetxoak jasotzera eta dena beteta bueltatzen zen Goizuetako plazara, baina pixkanaka kopurua jeisten joan zen urteetan zehar, ia buka­tzeraino iritsiz. 
 
Duela hamaika urte, berriz ere gorako joera hartzen hasi zen poliki-poliki eta gaur berriz esan dezakegu hogeita bi eserlekuko autobusaren hamabost betetzen direla. 
Aurten, Ma­ddi eta Araitz-i iritsi zaie eskolaratzeko txanda eta badira herrian beste txiki batzuk, oraindik eskolaratzeko garaia heldu ez zaienak.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun